Haimar Etxeberria nagusi 42. Udaberri Sarian

Haimar Etxeberria nagusi 42. Udaberri Sarian
2020/02/24 eta kitto!
Buruntzazpi TX Eskolako Haimar Etxeberriak irabazi zuen atzo 42. Udaberri Saria, Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolaturiko denboraldiko lehen lasterketa. Hamaika txirrindularik osaturiko taldea iritsi zen Toribio Etxebarriako helmugara eta Etxeberriak izan zen azkarrena esprintean Beñat Carbayedaren (Buruntzazpi TX Eskola) eta Daniel Casaisen (Ulma) aurretik. Carbayeda berak irabazi zuen mendiko sailkapena, Lizarte Ermitagaiña izan zen talderik onena eta Beñat Fernandez Loiolak (Elgoibarko Lagun) lortu zuen Debabarreneko txirrindulari onenaren saria.