Hamar taldek hartuko dute parte asteburu honetan hasiko den foball-zaletuaren 41. edizioan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Hamar taldek hartuko dute parte asteburu honetan hasiko den foball-zaletuaren 41. edizioan
ETA KITTO 2022, Ira 13

Ohikoa denez, lau hamarkada atzean laga dituen foball-zaletuaren ligak Unben izango du asteburuko hitzordua. Zapatuko jardunaldian hiru partidu jokatuko dira eta beste biak domekarako geratuko dira. Lehen jardunaldiko partiduak honakoak izango dira: hilaren 17an, Chic – Feredu Bar EzDok (goiko zelaian) eta America Sport – Bali Center Sports (behekoan) partiduak jokatuko dira 09:00etatik aurrera, eta Bar Banaka L. Rueda – JMR Tankemans neurketa ordu eta erdi geroago hasiko da, 10:30ean; hilaren 18an, ordutegi berarekin, Bar Txokok eta Gastro Gildak lehiatuko dute 09:00etatik aurrera, eta Adahi Eraieder eta Garajes Garcia taldeek indarrak neurtuko dituzte ordu eta erdi geroago, 10:30ean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »