Helduentzako hastapeneko xake ikastaroa antolatu du Deporrek

Helduentzako hastapeneko xake ikastaroa antolatu du Deporrek
2022/04/26 eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboaren xake batzordeak helduentzako hastapen ikastaroa antolatu du maiatza eta ekainean zehar egiteko. Ikastaroa helduei zuzenduta dago eta hastapen klaseak emango ditu bertan klubeko jokalari eskarmentatu batek. Klaseak ostegunetan izango dira 18:30tatik 20:00tara Eibarko Klub Deportiboak Toribio Etxeberria kaleako 16an duen egoitzan. Ikastaroaren prezioa 30 €koa izango da.

Informazio gehiago xakea@deporeibar.com helbidean edo klubaren egoitzan ostiraletan 19:00tatik 20:00tara lortu daiteke.