Herriko eskubaloiari buruzko dokumentala prestatzeko laguntza eske

Herriko eskubaloiari buruzko dokumentala prestatzeko laguntza eske
2021/03/31 eta kitto!
Datorren urtean JD Arrate eskubaloi taldearen sorreraren 75. urteurrena beteko denez, Eibar Eskubaloi taldeak herriko eskubaloiari buruzko dokumentala egiteko asmoa du. Horretarako, JD Arrate, Amaña, Mickey Mouse Beltza, Haritza, Akondia, Universidad Laboral, Pickup eta Salud y Cultura taldeetatik pasa diren kideei deia egin die bertan parte hartzeko.

Dokumentalerako laguntza eskaini nahi duenak eskubaloiaeibarren@gmail.com helbidera idatzi dezake apirilaren 30a baino lehen.

eibar eskubaloia