Hierros Servando Eibar Eskubaloia B Bigarren Nazionalera igo da

Hierros Servando Eibar Eskubaloia B Bigarren Nazionalera igo da
2021/05/25 07:02
eta kitto!
Denboraldi gozoa dihardu izaten Eibar Eskubaloiarentzat. Lehen taldea Lehen Nazionaleko C taldeko txapeldun bilakatu da asteburuan eta Zilarrezko Ohorezko mailara igotzeko ligaxka jokatuko du Gourmet Amp. Lanzaroteren, Agustinos Alicanteren eta Balonmano Soriaren aurka ekainaren 4tik 6ra Arrecifen (Lanzarote); jubenil mailako Grupo Mecalbek partidu guztiak irabazi ditu eta Gipuzkoako txapeldun bilakatu da; eta, asteburuan, Hierros Servando Eibar Eskubaloiaren bigarren taldea Bigarren Nazionalera igo da Ordizia Siglo XX Plater Prestatuak taldeari 30-26 irabazi ondoren.