Hierros Servando Eibar Eskubaloiak lidergoan hasi du denboraldia

Hierros Servando Eibar Eskubaloiak lidergoan hasi du denboraldia
2020/10/06 eta kitto!
Errioxako lurretan Asfaltos Redondo Solozabal Navarrete igo berriari 24-37 irabazita, markagailuan izandako alde horrek 1. Maila Nazionaleko multzo horretako lidergoa eman zion Eibarko taldeari. Fernando Fernandezen mutilek garaipen garbia lortu zuten, batez ere taldera itzulitako jokalarien lanari esker: Lander Casadok hamar gol sartu ziteun eta Ballesteros atezainak geldialdi bikainekin debutatu zuen. Datorren zapatuan arratsaldeko 18:00etan hasiko den norgehiagokan Egia - Tela Fabrika talde donostiarra hartuko dute Ipurua kiroldegian. Egiak ere lehenengoko bi puntuak eskuratu zituen ligako lehen jardunaldian, Iruñeako Jacar San Antoniori 29-23 irabazita Donostian jokatutako partiduan.