Hierros Servando igoera faserako puntuaren bila aterako da domekan

Hierros Servando igoera faserako puntuaren bila aterako da domekan
2021/05/07 eta kitto!

Domeka eguerdian, 12:00etan hasita, 1. Nazional Mailako Eibar Eskubaloiko taldeak Distriplac San Antonio talde nafarra hartuko du Ipurua kiroldegian. Neurketan Fernando Fernandezen mutilek igoera faserako txartela eskuratzeko aukera izango dute jokoan, beharrezkoa duten puntu bakar hori hurrengo jardunaldietan lortzeko aukera izanda ere, lehenbailehen eskuratzeak beste lasaitasun bat eskainiko ziolako taldeari hurrengo fase hori prestatzeko orduan. San Antoniok bi garaipen lortu ditu jarraian eta bolada onean dator, Pedro Ibarra eta Oier Berasategi taldeko goleatzaile nagusien sasoi ona aprobetxatuz. Eurekin izango da baita Juan Ortiz ere, eibartarrek Iruñean lehenengo iztulian jokatutako partiduan erabakigarrien izan zen jokalaria; han Hierros Servandok gol batengatik galdu zuen eta, horregatik, argi dago nafarrak ez direla aurkari errazak izango.


Harrobiari begira, jubenil eta kadete mailetako Eibar Eskubaloiko ordezkariek hainbat partidu izango dituzte Ipuruan asteburu honetan. Horrela, jubeniletan, bihar arratsaldez Hierros Servando mutilen taldeak Ingou Arrasate hartuko dute 16:45ean, eta etzi goizez nesken Grupo Mecalbek Consulting Alavesen bisita izango dute 10:00etan. Kadeteetan, bestalde, bihar goizean jokatuko diren norgehiagoketan, mutilek Urkunde Elgoibar jasoko dute 10:00etan eta nesken Neolith Orio hartuko jarraian, 11:45ean.


Ipuruan jokatuko diren partidu guzti horiek Youtubeko taldearen kanalean zuzenean egongo dira ikusgai.