Hierros Servandok Zaragoza Ademar hartuko du bihar kiroldegian

Hierros Servandok Zaragoza Ademar hartuko du bihar kiroldegian
2020/11/20 eta kitto!
Lehen Nazional Mailako bere multzoko lidergoari sendo eutsi diote orain arte Fernando Fernandezen mutilek eta beste urrats bat egiteko asmoz kantxaratuko dira bihar, zapatua, 18:00etatik aurrera Ipuruako kiroldegian.

Lehen Nazional Mailako Maristas eta Bigarren Mailako Adecor taldeen arteko fusiotik sortutako Estudio Matmata Zaragoza Ademarrek bikain has zuen liga, lehenengo hiru jardunaldietan garaile, baina gero pandemiaren eraginez hainbat partidu bertan behera geratu ondoren bere maila jaitsi du eta erritmo falta hori aprobetxatu nahiko dute eibartarrek. Daniel Villen eta Enrique Camas dira aragoiarren goleatzaile nagusiak eta gertutik zaindu beharrekoak.

Eibartarretik, bestalde, Jon Uriarte eta Ander de Diego ezingo dira izan oraingoan taldearekin. Ereintzak atzeratutako partidu bat jokatu zuen aste honetan eta eibartarrengandik hiru puntura gerturatu dira. Partidua zuzenean ikusi ahal izango da Youtubeko kanalaren bitartez.