Hiru eibartar XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoiko zerrendan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Hiru eibartar XXII. Zegama-Aizkorri mendi maratoiko zerrendan
ETA KITTO 2023, Mai 11

Domekan jokatuko den 2023ko Golden Trail World Serieserako Zegama-Aizkorri proba puntuagarrian izena eman duten 538 korrikalarien artean hiru eibartar daude. Kristina Lopez, Eneko Azurmendi eta Pello Berrizbeitia dira mendi maratoiko 22. edizio horretan parte hartuko dutenak, goizeko 09:00etatik aurrera jokatuko den proban. Guztira 42,195 kilometroko ibilbidea osatuko dute, 1.551 metroko Aketegi gaina puntu garaiena izanik. Irabazleak proba lau orduren bueltan amaitzea espero da eta parte-hartzaile guztiek gehienez jota zortzi orduko mugaren barruan iritsi beharko dira helmugara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »