Hiru garaipen eta porrot bakarra azken asteburuan Urbat waterpolo taldeen artean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Hiru garaipen eta porrot bakarra azken asteburuan Urbat waterpolo taldeen artean
ETA KITTO 2023, Urt 11

Gizonezkoen senior mailako bi taldeek eta haur mistoko taldeak jokatu zuten azken asteburuan. Seniorretan, gainera, bigarren taldeak bi neurketei egin behar izan zien aurre eta, euretako bat galduta, denboraldiko lehen porrota jaso zuen. Portugaleten galdu zuen partidu hori zapatuan, bertako Nauticaren aurrean 9-5 amore emanez; hori bai, domekan Gasteizen Lautadari 7-8 irabazita, garaipenen bidera itzuli ziren eibartarrak, beste hiru puntu bereganatuta. Senior mailako talde nagusiak, bestalde, garaipen garrantzitsua lortu zuen Orbea kiroldegiko norgehiagokan: erritmo altuan jokatutako partiduan 11-8 irabazi zion W9802 talde nafarrari. Azkenik, haur mistoen mailako Urbat Urkotronik 8-2 gailendu zitzaion Iruña Larrainari. Harrobiko talde horrek orain arte jokatutako 37 partidutik 28tan izan da garaile.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »