Hiru partiduko jaialdia hartuko du gaur Astelenak 19:00etatik aurrera

Hiru partiduko jaialdia hartuko du gaur Astelenak 19:00etatik aurrera
2022/05/27 eta kitto!
Lehendabizi, Errendimenduko Gipuzkoako Eskuz Binakako Txapelketako partiduan, Ekhi Azpilikueta eta Ugaitz Segurola eibartarrek Alberdi-Lete Azkoitiko bikotearen aurka jokatuko dute. Jarraian izango diren beste bi partiduetan Gipuzkoako lau eta erdiaren barruko neurketak izango dira: hasteko, Manex Gisasola eibartarrak eta Amuategi soraluzetarrak neurtuko dituzte indarrak eta, segidan, Iraolagoitia eibartarra Anduaga andoaindarrari irabazten ahaleginduko da.

Klub Deportiboko beste pilotariek kanpoan jokatuko dute asteburu honetan. Helduen mailan, lau eta erdiaren barruan, Azkargortak Getarian du norgehiagoka, bertako Zenekortaren aurka, eta Narbaizak Ataunen, bertako Urdangarin aurrean duela. Infantiletan, Xuban Varonak eta Oñatz Urkiagak osastutako bikoteak Bergaran izango du lehia. Eta, azkenik, Liher Gilek eta Aratz Amillategik osatutako alebin mailako bikotea Orion izango da.