Hiru txirloak eibartarren lagun izan ziren Azpeitiko Garmendipen

Hiru txirloak eibartarren lagun izan ziren Azpeitiko Garmendipen
2022/04/07 eta kitto!
Aurreko zapatuan Azpeitiko bolatokian jokatutako jardunaldiak tiralari asko bildu zituen, 78 izan baitziren guztira parte hartu zutenak. Euren artean Oier Ugarteburu eibartarra izan zen bakarra bederatzi txirloak botatzen. Atzetik izan zituen Gorka Etxaniz azkoitiarra -zortzirekin-, Sebastian Aranzabal elgetarra -zazpirekin- eta Garikoitz Rodriguez eta Bittor Astigarraga eibartarrak, azken horiek seirekin.

51. Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuta, Asola Berriko Iñaki Gojenolak sailkapeneko lidergoari eusten dio, Floreagako Gorka Etxanizekin berdinduta. Aipatutako biek 11 txirlo dituzte eta bat gutxiagorekin jarraitzen diete Gari Rodriguez eta Oier Ugarteburu eibartarrek.

Taldeka Floreaga da nagusi momentuz. Bihar hirugarren tiraldia jokatuko da Elgetako bolatokian.