Hiru-Txirloko 32. Euskal Herriko txapelketaren azken jardunaldia jokatuko da datorren zapatuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Hiru-Txirloko 32. Euskal Herriko txapelketaren azken jardunaldia jokatuko da datorren zapatuan
ETA KITTO 2022, Aza 14

Txapelketa azken jardunaldira iritsiko da horrela, Azkoitiko Floreaga bolatokiko Santos Muñoz lider dela. Berak irabazi zuen aurreko zapatuan Leintz-Gatzagako bolatokian jokatutako tiraldia, zazpi txirlorekin eta Bittor Astigarraga eibartarrarekin berdinduta. 67 bolarik hartu zuten parte tiraldi horretan eta aipatutako biak izan ziren bakarrak zazpi txirlo etzaten. Horren ondorengo sailkapen nagusia horrela geratu da, jardunaldi bakarraren faltan: Muñoz da liderra, 23 txirlorekin, 22 ditu Markinako MX3T taldeko Jose Angel Ogizak, eta 20rekin daude, Astigarraga eibartarrarekin berdinduta, Javier Osoro (San Miguel), Sebas Aranzabal (Elgeta) eta Fidel Madariaga markinarra. Atzerago daude, 15ekin, Ganix eta Garikoitz Rodriguez eta Bittor Ugarteburu. Azken hori, gainera, beste Bittor (Astigarraga) lagun duela, hirugarren dago binakako sailkapenean. Emakumezkoen sailkapenean, bestalde, Asola Berriko Enara Montiel lidergoan dago MX3Tko Eli Egia eta San Migueleko Aitziber Olaizolarekin berdinduta.

Txapelketako azken jardunaldia zapatuan, hilaren 19an, jokatuko bada ere, oraingoan arratsaldean izan beharrean, eguerdiko 12:00etan hasiko dira final horiek Aramaioko Etxaguen bolatokian. Bestalde, jardunaldi horren faltan, Garikoitz Rodriguez dago lider Gipuzkoako bolari onenaren sailkapenean, 46 txirlorekin. Asola Berriko beste bi taldekide ere agertzen dira goialdean: Bittor Ugarteburu hirugarren da, 43 txirlorekin, eta Bittor Astigarraga seigarren, 40rekin.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »