Hirutik hiru: Urbat waterpolo taldeko senior mailako hiru taldeak nagusitu ziren asteburuan

Hirutik hiru: Urbat waterpolo taldeko senior mailako hiru taldeak nagusitu ziren asteburuan
2023/04/21 11:48
eta kitto!
Senior mailako gizonezkoen lehen taldeak 14-7 irabazi zion WP9802 taldeari Orbean jokatutako neurketan. EH ligako finalerdiko lehen partiduan eibartarrek abantaila polita hartu dute, batez ere bihar Iruñean, 20:30ean hasita, jokatu beharko duten itzulerako partiduari begira.  Emakumezkoen Euskal Herriko Ligaren barruan, bestalde, Urbat Urkotronik ere garaile izan zen Sestaoren aurrean. Hori ere Orbean jokatu zen eta etxekoek 18-7 garaitu zuten aurkaria. Azkenik, etxetik kanpo jokatu zuen gizonezkoen bigarren taldeak, egindako akatsei aurre egin eta kalitatezko jokoa erakutsiz, 11-13 irabazi zion Easori Donostiako Paco Yoldi igerilekuan.