Hitzordu garrantzitsuak Ipuruako gimnastentzat Gasteizen eta Durangon

Hitzordu garrantzitsuak Ipuruako gimnastentzat Gasteizen eta Durangon
2022/05/27 11:28
eta kitto!
Ipurua Gimnasia Erritmikako senior guztiak Espainiako txapelketarako txartelen bila irtengo dute bihar Gasteizen jokatuko den txapelketan. Nahia Arguiz, June Heredero, Izaro Altuna, Sara Aranguren eta Indira del Pinok osatutako boskotea taldeka ahaleginduko da Espainiako Koparako sailkatzen. Eta domekan Durangon jokatuko den Euskadiko txapelketan amateur mailako 15 gimnastek hartuko dute parte, aurrekoan Irunen jokatutako Gipuzkoakoan hor parte hartzeko txartela eskuratu eta gero. Beste behin, Tania Nagornaia, Miriam Merino eta Natalia Urmakaevak osatutako talde teknikoaren eskua ikusten da gimnastek egindako ariketetan.