Hodei Ezpeleta Donostiako Aste Nagusiko Urrezko Kopan izango da

Hodei Ezpeleta Donostiako Aste Nagusiko Urrezko Kopan izango da
2022/07/18 eta kitto!
Eibarko aizkolariak ondo erakutsi zuen zapatuan gaur egungo aizkolari onenen artean dagoela eta Donostiako Trinitate plazan abuztuaren 15ean jokatuko den Urrezko Kopan debutatuko du aurten. Berarekin batera, Mikel Larrañaga, Aitzol Atutza, Iker Vicente eta Julen Alberdi izango dira egun horretan urteko txapelketa handienetakoan. Zapatuko sailkapen lehian hamabi izan ziren parte hartu zuten aizkolariak eta kanpoan geratu ziren Eneko Otaño, Hodei Ezpeletarengandik minutu batera, eta bere atzetik sailkatu ziren Ugaitz Mugertza, Joxean Etxeberria, Xabier Zaldua, Julen Larrea, Oier Kañamares eta Jon Rekondo. Bihurri eibartarra bosgarren izan zen, 15 minutu eta 42 segundoko denborarekin, eta aurretik izan zituen iaz Urrezko Kopa bereganatu zuen Mikel Larrañaga (14:25), Aitzol Atutxa (14:49), Iker Vicente (14:56) eta Julen Alberdi “Txikia IV” (15:00).