Hodei Ezpeletak Euskadiko Aizkora Txapelketako finalerako txartela eskuratu du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Hodei Ezpeletak Euskadiko Aizkora Txapelketako finalerako txartela eskuratu du
ETA KITTO 2022, Ira 26

Domekan Elgoibarko Olaizaga kiroldegian jokatutako Lehen Mailako Euskadiko Aizkora Txapelketako finalerdian “Bihurri” Eibarko aizkolaria Bilbon azaroaren 27an jokatuko den finalerako sailkatu zen. Aurretik ere txapelketa garrantzitsu hori bereganatu duen Hodei Ezpeletak bigarren denborarik onena lortu zuen lanaren amaieran, 21 minutu eta 51 segundorekin. Bere aurretik sailkatu zen finalerdi horretan Jokin Urretabizkaia donostiarra (20:55) eta urrutiago geratu zen Josean Etxebarria (24:47). Atzetik izan zituzten Xabier Zaldua, Luis Mari Txapartegi eta Iban Resano ere hemendik pare bat hilabetera Miribillan jokatuko den txapelketa horretan izango dira, finalerako seikotea osatuz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »