Iazko garailea nagusitu zen oraingoan ere V. Eibar Hiria Sari Nagusian

Iazko garailea nagusitu zen oraingoan ere V. Eibar Hiria Sari Nagusian
2023/05/30 eta kitto!
Aurreko domekan jokatutako emakumezkoen UCI mailako lasterketan UAE taldeko Olivia Baril kanadarrak iaz lortutako garaipena berretsi zuen. 25 urteko txirrindulariak aurrea hartu zien Movistarreko Sheyla Gutierrezi eta Yulia Biriukova bere taldekideari T. Etxebarrian jokatutako esprintean. Euren atzetik sailkatu ziren Colombia taldeko Jessenia Meneses eta Saint Rochelais taldeko Natalie Grinczen. Lasterketako azken mendatea jaisten, San Miguel atzean lagata, Caja Laboraleko Silvestrik segundo batzuk hartu zituen, baina Eibarrera heldu aurretik harrapatu zuten. Hamargarren postuan sailkatu zen Usoa Ostolaza zarauztarra bere taldekidea 10. postuan sailkatu zen, San Migueletik jaisterakoan errepidetik irten eta erori ondoren.

Eibarko Txirrindulari Elkarteak antolatutako proba hori arrakastatsua izan zen beste behin, eguraldia ere lagun izan baitzuen. Klubaren denboraldi honetako azken proba geratzen da jokatzeko, ekainaren 18an egingo duten jubenil mailako 87. San Juan Sari Nagusia, hain zuzen ere.