Ibañez anaiek Joko Olinpikoetara begira jarraitzen dute

Ibañez anaiek Joko Olinpikoetara begira jarraitzen dute
2021/04/09 eta kitto!

Martxoaren 26tik 28ra Leganesen jokatutako senior mailako Espainiako karate txapelketetan Rodrigo eta Rafael Ibañez anaiek urrezko domina irabazi zuten, bakoitzak bere mailan, eta horrez gain zilarrezkoa irabazi zuten taldekakoan Euskal Herriko selekzioarekin. Batek zein besteak kumite modalitatean jantzi zuten txapela: Rodrigok 75 kilora arteko mailan, eta Rafaelek 84 kilorainokoan. Ohituta gaituzten bezala, oraingoan ere maila bikainean jardun zuten Madrilgo herrian jokatutako lehiaketan. Euskal selekzioaren partaide gisa lortutako garaipenekin urrats bat gehiago egin dute udako Joko Olinpikoetarako prestatze bidean.