Iberdrola Ligako Eibar FT-ko taldea mailari eusteko partiduaren aurrean

Iberdrola Ligako Eibar FT-ko taldea mailari eusteko partiduaren aurrean
2021/06/04 eta kitto!
Hiru jardunaldi besterik ez dira falta liga amaitzeko eta Dorronsorok zuzentzen duen taldeak bere estreinaldian mailari eusteko puntu behar horretan jarraitzen du. Denboraldi bikaina egin dute eibartarrek, baina oraingoan lau talde jaisten direla jakinda, aurrikusi zitekeen lana gogotik egin beharko zutela. Hala ere, bost puntuko aldearekin jarraitzen dute jaitsiera postuekiko eta, horregatik, garrantzitsuak bihurtuko dira domeka eguerdian Logroñon jokoan izango diren puntuak.

Jaitsiera postuetan daude Errioxakoak eta eurentzat ere hil ala biziko neurketa izango da; hori bai, eibartarrek hiru puntuak bereganatzea lortuko balukete hurrengo denboraldian Iberdrola Ligan jarraituko dutela esan genezake.