Ibiza eta Sporting-en aurkako partiduetako sarrerak jarri dituzte salgai

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ibiza eta Sporting-en aurkako partiduetako sarrerak jarri dituzte salgai
ETA KITTO 2022, Urr 10

Gaur jarri dira salgai UD Ibiza eta Sporting de Gijon taldeen aurkako partiduetarako sarrerak Ipuruako Orsaixan gunean. Eguenean, Ligako hamargarren jardunaldiaren barruan jokatuko den UD Ibizaren kontrako partidurako (Can Misses, 19:00) 100 sarrera bidali dituzte. Sarrerak 15 euroko prezioa izango dute eta bihar 19:00ak arte erosi ahal izango dira. Eta 11. jardunaldiari dagokion eta astelehenean jokatuko den Sporting-Eibar partidurako (El Molinon, 21:00) Sportingek bidalitako 100 sarrerak ere salgai daude Orsaixan-en bertan. Azken sarrera hauek 20 eurotan salduko dira barixaku eguerdira arte, 13:00ak arte. Erosteko unean, zale bakoitzaren datu pertsonalak eta harremanetarako datuak eman beharko dira.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »