Ibon Ibarra pilotari gaztea aukeratu dute Eibarko Kirol Sarietako edizio berrirako

Ibon Ibarra pilotari gaztea aukeratu dute Eibarko Kirol Sarietako edizio berrirako
2022/01/16 eta kitto!
Bere sasoian benjamin, alebin eta infantil mailan San Juan torneoa irabazi zuen Ibon Ibarrak, eta txapelduna izan zen Amañan eta Urkin baita 2018an, aurreko urtean azpitxapeldun izan ondoren. Gipuzkoako txapelketan ere maila ona eman du Klub Deportiboko pilotariak eta bertako finalerdietaraino eta final laurdenetaraino iritsi da behin baino gehiagotan. Saria Ander Azkargorta kirol ordezkariak emango dio.