Iker Goikoetxea garaile Pirinioetan jokatutako distanztia luzeko duatloian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Iker Goikoetxea garaile Pirinioetan jokatutako distanztia luzeko duatloian
ETA KITTO 2022, Ira 26

JAZ taldeko ordezkariak eguraldi txarrari aurre egin eta egun biribila bihurtu zuen Vautourmanen jokatutako proba. Iker Goikoetxearen debuta izan zen distantzia luzeko duatloi batean eta hasierako eta amaierako probetako onena izan zen, antxintxiketan egindako 9 kilometrotako saio bakoitzean. Erdian jokatutako bizikleta gaineko 73 kilometroak osatu ondoren, liderrarekiko bost minutu galtzen bazituen ere, gauza izan zen tarte hori berreskuratu eta helmugan lehenengoa izateko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »