Kalamua klubeko ordezkariak Espainiako Kopan izandako arrakasta eta Espainiako Txapelketako azken edizioan eskuratutako dominak hartu dituzte kontuan aurtengo saria berari emateko. Bi domina eskuratu zituen txapelketa horretan Martinezek eta aurretik lortuak zituen beste bi nazional mailako finaletan. “Egunero ez dira horrelakoak irabazten”, diote klubetik. Ikerrek Euskadiko eta Gipuzkoako txapelak jantzi ditu Ne Wazan, eta brontzea eskuratu ditu lehen aipatutako Ne Waza eta borroka modalitateetako estatuko lehiaketetan.