Imanol Egidazu atleta Espainiako txapeldun marka berriarekin

Imanol Egidazu atleta Espainiako txapeldun marka berriarekin
2020/10/26 eta kitto!

Asteburuan Granollersen jokatutako 16 urtetik beherakoen Espainiako atletismo txapelketan, Imanol Egidazu Eibarko Klub Deportiboko atletak marka berria ezarri zuen oktatloi proban 5.367 punturekin, aurretik Marc Recatalá 2018an ezarritakoa 45 puntutan hobetuz. Antonio Cid prestatzailearen aginduetara bidea egiten diharduen Egidazuk honako markak egin zituen errekorra lortzeko: 11.61 100 metrotan, 13.34 pisu jaurtiketan, 1.80 altuera jauzian, 46.74 disko jaurtiketan, 14.23 100 metro hesietan, 2.80 pertika jauzian, 46.80 xabalina jaurtiketan eta 2:54.02 kilometroko lasterketan.