Imanol Egidazuk dekatloiko Espainiako marka egin du 18 urtez azpiko mailan

Imanol Egidazuk dekatloiko Espainiako marka egin du 18 urtez azpiko mailan
2022/06/21 eta kitto!
Marka hori Espainiako txapelketan eskuratu zuen Klub Deportiboko atletak, 7.355 punturekin. Marka horrekin, jakina, Imanol Egidazu eibartarrak urrezkoa irabazi zuen. Ez da lehen aldia eibartarrak horrelako markak lortzen dituena, hainbat txapelketa irabazteaz gain; gaztea izanda ere, goi-goi mailan jarraitzen duelako Deporreko atleta. Guzti horien adibide dira hexatloian eta oktatloian ere aurretik lortu zituen Espainiako markak.