Inda Team-eko bi borrokalariak garaile arte martzialetako “Kainen semeak” jaialdian

Inda Team-eko bi borrokalariak garaile arte martzialetako “Kainen semeak” jaialdian
2022/05/03 eta kitto!
Aurreko zapatuan Donostiako Egia auzoan jokatutako “Kainen semeak” arte martzialetako ekitaldian parte hartu zuten Inda Team-eko bi borrokalariek lan bikaina egin zuten, biak ere garaile irtetzeko euren borrokaldietan.

67 kilotik beherakoen mailan bere debuta egiten zuen Jhon Nunez eibartarrak ezustekoa eman zuen, bigarren asaltoan aurkaria KO lagatzeko buruan jotako ostikada batekin; ordura arte puntuetara galtzen zihoan Nunez.

Debako Jose Pinela bere taldekideak ez zuen lan errazagoa, baina egindako prestaketari esker garaile izan zen puntuetara pisu bereko kick boxing modalitateko borrokan.

Egiako ekitaldian guztira 15 borrokaldi egin ziren, k1, kick boxing, karate eta full contack modalitateetan.