Infantil mailako Urkik XV. Aldama torneoa irabazi du

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Infantil mailako Urkik XV. Aldama torneoa irabazi du
ETA KITTO 2023, Api 17

Valle aita-semeak prestatzen duten infantil mailako Urki taldeak Debako Amaikak Bat klubak antolatzen duen Aldama torneoaren XV. edizioa bereganatu du. Hiruko torneoan eibartarrek 1-0 irabazi zioten Elgoibarri lehenengo partiduan, Anartz sartutako golari esker. Bigarren neurketan Urkik bana berdindu zuen etxeko Amaikak Batekin; eibartarren gola Inrak gauzatu zuen.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »