Ipurua foball zelaiko obrak amaitu dituzte

Ipurua foball zelaiko obrak amaitu dituzte
2020/09/23 eta kitto!
Eibar FT Lehen Mailara igo eta handik gutxira Ipurua foball zelaia berritzeko lanak hasi zituzten eta orain, azken ukituak ematea besterik falta den arren, obrak amaitutzat eman ditu Jon Ander Ulazia kontseilari delegatuak. “Lehen mailako instalazioak eman dizkiogu klubari”, esan zuen atzo egindako aurkezpenean, “20 milioi euroko inbertsioa egin dugu udalaren instalazio publiko honetan”.

Foball zelaiko lau harmailetatik hiru eraitsi eta berreraiki dituzte, eta bestea sakonki erreformatu. Beraz, Ipuruak orain autobusentzako eta telebistako kamioientzako parkinga, bestelako aparkalekuak, prentsa-gune berria, gimnasioa eta anexo berria ditu, besteak beste.