Ipurua Klubeko gimnastek Espainiako txapelketan hartuko dute parte datorren astean

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ipurua Klubeko gimnastek Espainiako txapelketan hartuko dute parte datorren astean
ETA KITTO 2021, Mar 12

Hilaren 15etik 20ra arte dira jokatzekoak (bitan atzera-tu dituzte dagoeneko) 2020ko denboraldiari dagozkion Espainiako txapelketak eta Ipurua klubeko 16 gimnasta abiatuko dira Valentziarantz taldeko entrenatzaileekin batera. Federatuen artean gazteenak diren osatutako oinarri kadete taldeko bostekoa izango da lehenengoa lehiatzen, astelehenean 13:00etan baitute hitzordua orain dela urtebete prestatzen hasi ziren muntaia defendatzeko.

Senior taldeen txanda eguenean izango da, egun berean txapelketako bi pase egiteko, goizean bat eta arratsaldean bestea. Ipurua-ko senior I taldeko seikoteak 10:24ean egingo du lehen errotazioa eta 17:00etan bigarrena, eta horko notekin osatuko da ere Kopako sailkapena; aurre-ko astean taldeak zilarrezko domina eskuratu zuen euskal gimnasia federazioak antola-tutako online torneoan.

Senior P taldeak, berriz, 11:00etan eta 18:04ean egingo ditu bere bi saioak. Boskoteak berez oinarri jubenil mailako txapelketa hasi ziren prestatzen orain dela urtebete, baina Jaurlaritzak lehiaketetan parte-hartzea debekatu zienez oinarri mailailetako kirolariei, klubeko talde teknikoak maila absolutura jauzi egitea erabaki zuen: hiru hilabetetan prestatutako muntaia erakutsiko dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »