Ipurua, Unbe eta Orbea kirol instalazioak ordutegi berezian zabalduko dituzte San Juan jaiengatik

Ipurua, Unbe eta Orbea kirol instalazioak ordutegi berezian zabalduko dituzte San Juan jaiengatik
2021/06/22 eta kitto!
Eibarko Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dutenez, San Juan jaiak direla eta ordutegi bereziak izango dituzte kirol instalazioek: Ipurua Kiroldegia 07:30etik 13:00era zabalduko dute bihar (eguaztena, ekainak 23) eta eguenean (ekainak 24) eta barixakuan (ekainak 25), berriz, 09:00etik 13:00era; Unbe Kirolgunea 10:00etatik 14:00etara zabalduko dute bihar (eguaztena, ekainak 23) eta 09:00etatik 14:00etara eguen eta barixakuan; eta Orbea Kiroldegia  07:30etik 13:00era zabalduko dute bihar eta eguen eta barixakuan, berriz, 09:00etatik 14:00etara.