Ipuruako gimnastek goiko postuei eusten diete jokatutako torneoetan

Ipuruako gimnastek goiko postuei eusten diete jokatutako torneoetan
2022/05/17 eta kitto!
Ipurua gimnasia erritmikoko taldeak gero eta lehiaketa gehiagotan sartuta ditugu sasoi honetan, udazkenean izango dituzten Espainia mailako txapelketetan modu onenean erantzuteko helburuarekin. Horrela, Santanderren jokatutako Espainiako Kopako lehen fasean, senior taldeak laugarren postua eskuratu zuen eta jubenil mailakoa bederatzigarren sailkatu zen, 60 talderen artean. Udaberrian indibidual mailako lehiaketek pisu berezia izaten dute eta hor ere Ipuruako oinarri mailakoek bikain jardun izan dute: Naroa Alonso jubenila 10. izan zen 200 gimnasten artean Espainiako txapelketan eta Haizeder Arguiz kadeteak 21. postuan sailkatu zen, 160ren artean.