Ipuruako Haizeder Arguiz Espainiako txapelduna gimnasia erritmikoan

Ipuruako Haizeder Arguiz Espainiako txapelduna gimnasia erritmikoan
2022/12/16 10:04
eta kitto!
Atzo Zaragozan jokatutako Espainiako Koparen barruan, bakarkako modalitatean jokatutako oinarri kategoriaren barruan, Haizeder Arguiz Ipurua Klubeko gimnastak kadete mailako txapelketa irabazi zuen. Irailetik hona jardun du Ipuruakoak bakarka lanetan, emaitza bikainak jasoz. Urrezkoa lortu zuen baita Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan ere, Nafarroako Foru Komunitateko Saria eta Eibarko San Andres Torneoa ere bereganatu zuela ahatu barik. Uztaiarekin irabazi du txapel berri hau.