Ipuruako igerilekua zabaldu dute

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Ipuruako igerilekua zabaldu dute
ETA KITTO 2020, Urr 02

Ipurua kiroldegiko igerilekua zabalik da atzo geroztik. COVID-19aren pandemiaren ondorioz itxi egin zuten eta udan, beste kirol instalazioak zabaldu zituztenean, itxita jarraitu zuen, hainbat konponketa-lan egin behar zituztela argudiatuta. Orain, ordea, zabalik dago eta erreserba egin beharko da hitzordua eskatzeko, bazkideak bakarrik joan ahal izango direlarik.

Ordutegiari dagokionez, Kirol Patronatuak Orbea eta Ipuruako ordutegiak luzatu ditu gaueko 22:30ak arte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »