Gure herrian orain dela urte gutxi batzuk sortutako Arima Galduak jugger taldeko Irati Juaristik jaso du aurtengo saria Gabon Zahar egunean Coliseoan egindako ekitaldian. 24 urteko jokalariak stab-a erabiltzen du joko horretan eta hainbat txapelketetan hartu du parte, tartean Valladolideko Zaius cup-ean eta Zaragozako ligan.