Irune Peinado eta Joel Eransus garaile Eibar Hiria squash txapelketan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Irune Peinado eta Joel Eransus garaile Eibar Hiria squash txapelketan
ETA KITTO 2022, Eka 21

Ipurua kiroldegiak XVIII. Eibar Hiria squash txapelketa jaso du asteburuan eta bertan Irune Peinado eta Joel Eransus izan ziren garaile. 36 kirolarik hartu zuten parte eta giro bikaina bizi izan zen.

Deporreko squash jokalariei dagokienez, Sergio Salgado hirugarren izan zen, Iratxe Gimenezek laugarren amaitu zuen eta Jon Losadak 18. postua eskuratu zuen.

Lehiaketaren antolatzaileek adierazi dutenez, “kantxaren egoera txarra dela-eta, ezinezkoa izan zen joko ona egitea, paretak erabat bustita zeudelako”. Izan ere, euren ustez, aireztatze okerraren ondorioz, kanpoan bero handia egiten duenean “demaseko” hezetasuna sortzen da.

squash txapelketa

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »