Itzulia Arraten amaituko da aurten

Itzulia Arraten amaituko da aurten
2021/02/26 12:21
eta kitto!
OCETAk aurtengo Itzuliaren ibilbidea aurkeztu du gaur goizean. Lasterketak sei etapa izango ditu eta Bilbon hasiko da apirilaren 5ean. Amaiera Arraten izango du, apirilaren 10ean, zapatuan, Ondarroatik hasiko den etapan.

Pandemiak bertan behera laga zuen iazko edizioa eta aurten ere mugak ezarri ditu, Nafarroa albo batera lagata. “Aurtengo ibilbidearen xedea, ahal den neurrian, pertsonen mugimenduak ekiditea izan da. Ez da komeni lasterketaren burbuila gehiegi mugitzea, kutsatze arriskua txikitze aldera. Nafarroatik pasa gabe bada ere, Itzuliak duen mailako ikuskizuna izango dugu, nazioartean ospe gehien duen lasterketako bat da eta”, antolatzaileen berbetan.

Itzulia 13,9 kilometroko erlojupekoarekin hasiko da Bilbon eta bigarren etapa (154,8 km) Bizkaian lehiatuko da baita ere, Zallatik Sestaora. Hirugarren etapa (167,7 km) Amurrio eta Ermualde artean lehiatuko da eta laugarrenak, lasterketako luzeenak (189,1 km), Gasteiz eta Hondarribia lotuko ditu. Hurrengoa kostaldetik igaroko da, Hondarribiatik Ondarroara (160,2 km), eta azkenak, Itzuliako gogorrenak, Arraten izango du amaiera (111,9 km).

itzulia 2021