Itzulia Basque Countryk, Itzulia Womenek eta Donostiako Klasikoak badituzte 2023rako data ofizialak

Itzulia Basque Countryk, Itzulia Womenek eta Donostiako Klasikoak badituzte 2023rako data ofizialak
2022/09/29 11:20
eta kitto!
Gure herriko antolatzaileen eskutik OCETA kirol-elkarteak antolatzen dituen hiru probak 2023ko denboraldiko egutegian badute dagoeneko euren tokia. Hiru probak egonkortu dira egutegi horretan eta azken denboraldian izan dituzten datei eutsi zaie. Itzulia Basque Country apirilaren 3tik 8ra jokatuko da, oraingoan Aste Santu bete-betean. Donostiako Klasikoa uztailaren 29an jokatuko da, Frantziako Tourra amaitu eta astebetera. Eta emakumeen arloko Itzulia Women UCI ere, aurten ondoen baloratutako proba izanik, World Tour egutegian izango da berriro eta maiatzaren 12tik 14ra artean jokatuko da. Modu horretan, emakumeen lasterketen blokea berretsiko da maiatzean, Nafarroako Klasikoa eta Emakumeen Burgoseko Bira egingo direlako.