Itzulia Women jokatzen da gaurtik domekara

Itzulia Women jokatzen da gaurtik domekara
2022/05/13 eta kitto!
Gure herriko OCETAkoek antolatzen duten probaren lehen edizioa hasiko da gaur, Gasteizko hiriburutik. Bihar jokatuko den bigarren etapak Mallabia izango du abiapuntu eta helmuga. Eta Itzuliari amaiera emango dion etzikoan Donostia izango da protagonista, aurten jokatuko ez den Klasikoaren ibilbide berdinarekin.

Lasterketaren hiru egunetan txirrindulariek, orotara, 364 kilometro egingo dituzte. 21 taldek hartuko dute parte bertan, bakoitza sei txirrindularirekin; hala, 126 txirrindularik osatutako tropelaz gozatu ahalko dugu.

Ane Santesteban errenteriarra dago faboritoen artean; aurreko domekan Eibarren bigarren egin ondoren, herenegun ere postu bera eskuratu zuen Nafarroan jokatutako proban.