Itzuliaren amaiera eta Valenciaga Memoriala asteburuan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Itzuliaren amaiera eta Valenciaga Memoriala asteburuan
ETA KITTO 2022, Api 09

Profesional eta amateur mailako txirrindularitzaren gune nagusia izango da gure herria asteburu honetan: gaur Itzuliaren azken etapa hartuko duelako eta bihar Valenciaga Memorialaren edizio berri bat jokatuko delako.

Atzo Mallabian amaitutako Itzuliaren bosgarren etaparen ondoren, sailkapena inoiz baino irekiago geratu zen, Itzulia bere poltsikora eramateko hainbat hautagai daudelako oraindik. Carlos Rodriguezek Mallabian irabazitako etaparen ondoren, Remco Evenepoel da lider berria, baina gertu ditu Daniel Martinez, Ion Izagirre, Aleksandr Vlasov, Peio Bilbao, Jonas Vingegaard eta Enric Mas. Primoz Roglic orain arteko liderrak minutua inguru galdu du, Adam Yatesek bezala, eta biek zail izango dute denbora hori errekuperatzea.

Gaurko etapa eguerdiko 14:00etan hasiko da Untzagan eta Eibartik hainbat aldiz pasatuko da. 16:20an Azitaingo poligonotik igoko dute txirrindulariek Arratera eta bigarren aldiz 17:15ak bueltan sartuko dira, berriro ere Maltzagatik, Arrateko helmugaren bila. Etapa, ohikoa denez, ETB1-ek eskainiko du zuzenean.

Bihar, bestalde, Valenciaga Memorialaren 51. edizioa izango da jokoan. Afizionatuen mailako estatuko probarik entzutetsuena goizeko 09:30ak bueltan abiatuko da Untzagatik eta gero, 12:20ak bueltan, Maltzagatik sartu eta Ixua gainaren bila joango da. 13:00etan berriro ere Eibarren izango ditugu txirrindulariak, horko horretan Arrateko helmugaren bila. Lehenengoa 13:25ak bueltan helmugaratzea espero da. Etaparen jarraipena streaming bidez egin daiteke www.clubciclistaeibarres.org web orrian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »