IV. Amaña es la Caña pilota txapelketaren 17 partidu jokatuko dira bihar

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
IV. Amaña es la Caña pilota txapelketaren 17 partidu jokatuko dira bihar
ETA KITTO 2022, Mai 20

Zapatu honetan pilota giro berezia izango du Amañako frontoiak, goiz eta arratsalde, guztira 17 partidu jokatuko direlako bertan. Goizeko egitaraua 10:00etan hasiko da eta zortzi partidu hartuko ditu, guztiak ere benjamin mailakoak. Aretxabaleta, Zaldibar, Zumarraga, Soraluze, Azkoitia eta Oñatiko pilotariak parte hartuko dute goizeko saio horretan. Arratsaldeko egitaraua 16:30ean hasiko da eta bederatzi partidu hartuko ditu guztira: bost lehenak alebin mailakoak, jarraian nesken arteko beste norgehiagoka bi eta, amaitzeko infantil mailako beste bi. Tartean Eibarko bikoteak izango dira hor: Del Rey/Barrio, Teruel/Lazkano eta Segurola/Azpilikueta infantiletan, Oñederra/Valladares nesketan, eta Telleria/Olaetxea eta Amillategi/Gil alebinetan.
Amaña es la Caña pilota txapelketaren laugarren edizio honek bsot jardunaldi izango ditu guztira: aurreko zapatuan jokatu zen lehenengokoa (guztira 26 partidu ikusi ahal izan ziren), biharkoa bigarrena izango da, eta hurrengo bi zapatuetan kanporaketa partiduak jokatzen jarraituko dituzte eta, azkenean, ekainaren 11koan, maila finalak izango dira jokoan.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »