Jai giroan aurkeztuko dute Eibar Rugby Taldearen denboraldi berria bihar Untzagan

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Jai giroan aurkeztuko dute Eibar Rugby Taldearen denboraldi berria bihar Untzagan
ETA KITTO 2018, sep 12

Bihar, osteguna, jai giroan aurkeztuko dute  Eibar Rugby Taldearen  denboraldi berria Untzaga plazan. 17:30ean hasiko dira jaialdiarekin, txikienek ere errugbiaz gozatzeko jarriko duten koltxonetazko errugby zelai batekin.

Jarraian, 19:00etan, taldearen aurkezpen ofiziala egingo da talde guztiekin, zuzendaritza taldearekin, patrozinatzaileekin eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin. Antolatzaileek azaldu dutenez, “amaitzeko, ginkana poteoa egingo dugu, horretarako 4 talde sortuko ditugu eta plaza inguruko tabernetatik pista desberdinak egongo dira. Horiekin batera proba desberdinak aurrera eraman beharko dira. Irabazleak sari bat irabaziko du; hala ere, parte-hartzaile guztientzako hirugarren denbora polita egongo da. Denok gonbidaduta zaudete parte-hartzera! “.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »