“Eibarko Itxurrixak” izeneko lana prestatu du azken hilabeteetan Javi Charola Klub Deportiboko bazkideak eta Eibarren eta inguruetan dauden iturri, iturburu eta aska guztiak identifikatu ditu, argazkia egin die eta euren kokapena zehaztu du mapa batean. Lan ikusgarri hori PDF formatuan guztien eskura dago Deporreko Mendi Batzordearen webgunean. Jon Aristi Deporreko Mendi Taldeko presidenteak emango dio saria.