JAZ Eibar Triatloi hirugarren Zuiako Duatloiko taldekako sailkapenean

JAZ Eibar Triatloi hirugarren Zuiako Duatloiko taldekako sailkapenean
2022/04/28 eta kitto!
Aurreko domekan Zuian jokatutako duatloian mutilen taldeak hirugarren postua eskuratu zuen taldekako sailkapenean. 15 kilometro antxintxikan, 70 bizikleta gainean eta berriro beste 7 antxintxikan eginez osatu zuten ibilbidea. Miguel Ledesma izan zen Eibarko lehena  helmugaratzen, 13. postuan (3:30:24); Iker Goikoetxeak jarraitu zion, 20.enean (3:33:08); eta ondoren sailkatu zen Ioseba Tamayo, 34.enean (3:39:30). Hiruren denborak pilatuta lortu zuten taldekako hirugarren postu hori. Martin Irigoyen izan zen eibartarren laugarren ordezkaria, 102. postuan (4:02:07). Ledesma, gainera, bigarren geratu zen 23 urtetik azpikoen sailkapenean.

Zapatu honetan Eibar Triatloi Taldeko kideak Azkoitiko duatloi motzean hartuko dute parte.