JAZ Eibar Triatloi Taldeko bi ordezkari saritu ditu Euskadiko Triatloi Federazioak

JAZ Eibar Triatloi Taldeko bi ordezkari saritu ditu Euskadiko Triatloi Federazioak
2023/02/28 eta kitto!
Gure herriko triatloi taldeko Roberto Gartziak euskal duatloi zirkuituko V2 kategorian lehen sailkatu gisa egiaztatzen duen saria jaso zuen Euskadiko Triatloi Federazioaren antolatutako galan. Ekitaldi berean Miguel Ledesma taldekideak euskal triatloien egutegian sailkapen nagusiko laugarren postuan amaitzeaz aparte 23 urtez azpiko bigarren izateagatik ere jaso zuen berea.

Bestalde, aurreko asteburuan duatloi denboraldia hasi zuen JAZ Eibar Triatloi Taldeak eta Mungiako duatloian debutatu zuen Roberto Gartziak, V2 kategorian bigarren postua eskuratzeko (63. amaitu zuen sailkapen nagusian). Alex Higuera taldekideak, bestalde, Galizanoko duatloian debutatu zuen, azkenean 33. postuan amaitzeko.