Jaz-eko Maialen Zubizarretak eta Roberto Gartziak Logroñoko triatloi olinpikoa amaitu zuten

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
Jaz-eko Maialen Zubizarretak eta Roberto Gartziak Logroñoko triatloi olinpikoa amaitu zuten
ETA KITTO 2021, Uzt 28

Eibarko triatloi klubeko ordezkariek modalitate horretako Espainiako Txapelketarako sailkatzeko bigarren eta azken proba jokatu zuten aurreko zapatuan Logroñon. Hasteko 1.500 metro egin zuten igerian Ebro ibaian, jarraian 40 kilometro bizikleta gainean (10 kilometroko ibilbideari lau bira) eta azkenean 10 kilometroko oinezko lasterketari ekin zioten. Emakumezkoek aurretik hasi zuten proba eta gizonezkoek atzetik. Maialen Zubizarreta eibartarrak proba 2:33:42ko markarekin amaitu zuen, 31. postuan. Gizonezkoetan, bestalde, Roberto Gartzia eibartarrak 2:31:15 denbora egin zuen, helmugara 73. postuan iritsiz. Jaz taldeko Miguel Ledesma ermuarra ere izan zen Logroñon, baina igeriketan deskalifikatua izan zen buia bat gaizki pasatzeagatik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »