JAZ Triatloi taldea Getariako triatloi mitikoan izan zen

JAZ Triatloi taldea Getariako triatloi mitikoan izan zen
2022/05/25 eta kitto!
Aurreko asteburuan Getariako triatloi mitikoan izan zen taldea. Aurten ere nabarmendu egin da, proban herrian bizi den giro bikainagatik, baina, batez ere, emakumeen parte-hartze handiagatik. Guztira 66 neska atera ziren, eta Eibarko ordezkaritza izan zen bertan: Maialen Zubizarreta (40º) eta Nerea Ciaran (45º).

Mutilen aldetik, Miguel Ledesma izan zen nabarmenena berriz ere 15. postua lortuta. Joseba Mikel Ortega Agote 169. izan zen, Ander Ordoño 172. eta Kepa Marquez 259. postuan.