JAZ triatloi taldeko bost ordezkari Getariako sprint distantziako triatloian

JAZ triatloi taldeko bost ordezkari Getariako sprint distantziako triatloian
2023/05/24 eta kitto!
Aurreko zapatuan jokatutako Getariako sprint distantziako triatloian 400 lagunetik gora izan ziren parte hartzen. Tartean emakumezkoen presentzia handia izan zen, 60tik gora, eta euren artean Maialen Zubizarreta eibartarrak 28. postuan amaitu zuen, 01:26:31 denborarekin. Gizonezkoetan, bestalde, Miguel Ledesma izan zen JAZ-eko ordezkari onena, zortzigarren postuan sailkatuta eta 01:02:50eko denborarekin. Eibarko taldeko beste hiru ordezkariak honako postuetan helmugaratu ziren: Ander Ordoño 151. izan zen (01:15:18), Roberto Gartzia 173. (01:16:30) eta Iñigo Marquez 182. postuan sartu zen (01:16:54).

Bestalde, Moises Altunak Iruñeko Half Triatloia hartu zuen parte eta, Ironmanen batez besteko distantzian jokatutako proban, 257. postuan sailkatu zen, 05:43:55eko denbora eginez bere adin-taldean 9. postuan sailkatzeko.