JAZ triatloi taldeko Miguel Ledesma laugarren izan zen Kantabrian jokatutako duatloian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
JAZ triatloi taldeko Miguel Ledesma laugarren izan zen Kantabrian jokatutako duatloian
ETA KITTO 2023, Mar 07

Ribamontan del Monteko duatloian hartu zuen parte JAZ Eibar Triatloi taldeko kideak eta podiumaren atarian geratu zen, probaren amaiera bikaina egin ondoren. Oinezko lehen bost kilometroak osatuta, Ledesmak bederatzigarren  postuan hartu zuen bizikleta eta, 18 kilometro eta erdiko  segmentu horretan, postuak aurreratzen joan zen laugarrenera heltzeko. Antxintxiketan egiteko geratzen zitzaizkion 2,5 kilometrotan asko estutu behar izan zuen, baina azkenean lortu zuen postuari eustea.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »