JAZeko Miguel Ledesma Top 10ean sartu zen Lekeitioko triatloian

0    Kirolak 
ETA KITTO ETA KITTO
JAZeko Miguel Ledesma Top 10ean sartu zen Lekeitioko triatloian
ETA KITTO 2022, Eka 21

JAZ Eibar Triatloi Taldeko partaidea bederatzigarren izan zen Lekeitioko sprint triatloi mitikoan, irabazlearengandik minutu bat eta 38 segundora. Eibarko taldearen bigarrena helmugan Roberto Gartzia izan zen, 108. postuan, eta hirugarrena Aitor Fernandez, 130. postuan.

JAZ-ek beste bost ordezkari ere izan zituen Bizkaiko kostaldeko herri horretako triatloian: Ander Ordoño (136), Kepa Marquez (213), Alberto Agirre (214), Jesus Sanchez (217) eta Adrian Galan (238) postuetan sailkatutakoak. Guztiek ere bertan izan zen beroaldiari aurre egin zioten ausarten artean.

jaz lekeition

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »